Akordan, Matxitxakoko Itsas gudariak gogoratzeko, lore eskaintza egin dau Ibarrangeluko herriak, gaur martxoak 5, borrokaren 89. urteurrena betetzen diren honetan.
1937ko martxoaren 5ean gure historia hurbileko pasarte triste eta, era berean, ausartenetariko bat gertatu zen, Matxitxakoko bataila. Zorigaiztoko egun horretan Bou Nabarra ontzian borrokan aritu zen Juan Telletxea Ibarrangelutarraren eta bere ondoan borrokatu ziren gudari guztien omenez jarri eban monolito hau Ibarrangeluko udalak, bere jaioterri izan zen Akorda auzoan, 2008an
Eskultura Elena Solatxik durangar artistak egin eban. Horretaz gain, Juan Telletxearen buruaren eskultura txiki bat ere egin eban. Udaletxeko delegaritza batek oparitu eutsen honakoa Telletxeari, bere bizitoki zen San Juan de la Arenan bertan, herriaren eskerrona adierazteko. Telletxearen bururen bi erreplika, Akordan bertan eta Ibarrangeluko Udaletxean dagoz eta urtero ataratzen dira monolitoaren aurrean ipiniz ikurrinagaz batera.

Udalatik adierazi dabenez “2011an, Juan Telletxearen heriotzak bereziki tristetu gintuen, baina era berean indar haundiagoz akordako gara beretaz. Eta batalla horretan parte hartu eban beste Ibarrangelutarra, Domingo Urrutxua Arano, Bou Bizkayako mariñela eta makinista izan zen, 2. Mundo gerran , nazien azpitsasontsi batek botatako bonba baten ondorioz eraila”.
Gaineratu dabe ere Matxitxakoko Guda gogoratzetik aparte herri bakoitzak bere seme kutunenak kontuan hartzeko konpromisoa eta beharra daukala “gaur, Ibarrangelun, Juan Telletxea Abadia, Domingo Urrutxua Aranoren izenak eta Euskadiko Itsas Armadako mariñel eta bere lagun guztiona altxatu gura dogu, geure eskerona adieraziz; herritarrok, gogoan eta akorduan izateko. Irakatsi deiegun geure umeei euren herria defenditzeko izan eben kemena,adorea; heuren gizatasuna, geure oroimenean, betirako geratzeko” azpimarratu dabe.





