San Juan kaleko arrapala mekanikoaren bigarren fasea zabaldu dabe,1,3 miloe euroko inbertsinoagaz.
Joan dan zapatuan inauguratu eben azpiegitura barria; guztira 73 metro daukaz eta osasun-zentrorako bidea errazten dau.
Proiektua bi fasetan egin dabe eta, guztira, 1.349.320 euroko gastua eragin dau. Azken lan honegaz, Iñigo Lopez de Haro eta Carlos Gangoiti kaleak lotuta geratu dira, herritar askorentzat ohiko bidea dalarik.





