Gernika-Lumoko Aste Santuko kanpamentu teknologikoetan izena emoteko epea zabaldu dabe.
Bertan, robotika, programazino eta 3D modelatze tailerrak eskainiko dabe apirilaren 7tik 10era Kultur Etxean, 6 eta 14 urte bitarteko umeei zuzenduta.
Programa adinaren arabera egokitutako bi taldetan banatuko dira; Junior taldean 6 eta 9 urte bitarteko umeek robotika eta programazinoaren oinarriak ikasiko dabe jarduera didaktikoen bidez eta Genius taldean, ostera, 10 eta 14 urte bitarteko gazteek robotika eta 3D modelatze eduki sakonagoak landuko dabez.
Saio guztiak Foru Plazako Kultur Etxean izango dira oporraldian teknologiaren inguruko interesa eta ikaskuntza sortzailea sustatzeko asmoagaz eta interesa daukien pertsonek 686 510 900 telefonora deituta, info@camptecnologico.com helbidera idatzita edo karteleko QR kodea erabilita lortu leikie informazino gehiago edo izena emon.





