Zabalik da Salto! udalekuetan izena emoteko epea

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu dauz aurten ere UEMAk, eta dagoeneko ireki da izena emoteko epea, martxoaren 31 arte egongo dana zabalik.

Aurten, 2008 eta 2011 urteen artean jaiotako gazteek izango dabe udalekuetan parte hartzeko aukera, eta bi txanda izango dira, udaren hasieran: ekainaren 23tik uztailaren 1era, eta uztailaren 3tik 11ra. Azken urteetan bezala, ibiltaria izango da ekimena: Markina-Xemeinen hasi eta, Aulesti eta Berriatua zeharkatu ondoren, Ondarroara iritsiko dira gazteak.

Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua, hezkuntza arautuaren mugetatik kanpo, gazteen aisialdian ere eragin nahian.

Aurtengo udalekuei buruzko informazio guztia eta izena emateko galdetegia webgune honetan.