Gizon bat atxilotu dabe Bermeoko enpresa batean bi iruzur-delitu egiteagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu eban atzo, martitzena, Bermeoko enpresa batean iruzur egiten ari zenean, enpresa berean egun batzuk lehenago erabili zuen modus operandi berarekin.

Joan den astelehenean, Ertzaintzak, biktimak jarritako salaketa baten bidez, jakin eban martiaren 6an gizon batek 6.500 euro inguruko balioa zuen kontserbako hegaluze-laten eskari bat egin eta jaso ebala, eta egun horretan bertan pertsona beraren bigarren eskari bat jaso ebala, baina, handik gitxira, banku-erakundeak ohartarazi eutsola ez zela lehen eskariaren ordainketa jaso.

Gernikako Ertzain-etxeko agenteek ikerketa hasi eben, eta egiaztatu eben pertsona horrek enpresari emondako identitatea faltsua zela, eta egileak egitateak errepikatzeko asmoa eukanez, salatzaileari adierazi eutsien egileak bigarren ahaleginarekin aurrera jarraitzen baeban, haiekin harremanetan jartzeko.

Atzo, martitzena, enpresaren abisua jaso zen ohartarazteko salatutako pertsonak deitu ebala egun horretan eskariaren bila pasatuko zela esanez eta transferentzia-frogagiri bat bidali eutsola, baina gero egiaztatu ebala faltsua zela.

Hori dela eta, zaintza-dispositibo bat egin zen, eta agenteek ikusi eben banaketa-enpresa bateko ibilgailu bat iritsi zela enpresara gauzak jasotzera. Horrenbestez, furgonetaren jarraipena egin eben Bizkaiko hiriburuko Arabella auzoraino, eta bertan hiru gizon identifikatu ebezan. Horietako bi garraio-enpresako langileak ziren, eta hirugarrena lehen egunean eskaria jasotzera joan zena. Horrenbestez, atxilotu egin eben bi iruzur-delitu leporatuta.

Atxilotua, espainiar nazionalitatekoa eta 36 urtekoa, polizia-egoitzara eroan eben beharrezko izapideak egitera, eta horreek amaitzean epailearen eskuetan jarriko dabe.