Gaur arratsaldean erakin bat hustu dabe prebentzioz Bermeon

Gaur arratsaldean Askatasun Bidea 45ean dagoen eraikina prebentzioz hustu dabe.

Tokira bertaratu diren udal teknikariek egindako balorazioaren ondoren, eta segurtasuna bermatzeko helburuz, eraikina hustea erabaki da, beste agindu bat emon arte.
Ez da inor zauritu gertakarian eta Gurutze Gorriaren baliabideak aktibatu dira bizilagunei laguntzeko. Pertsona bat Bermeoko Udal Egoitzara eroatea eskatu dabe.

Udal arduradunak hasieratik bertan izan dira egoeraren kudeaketan laguntzen, eta bertoko familiei arreta eta laguntza eskaintzen. Udalak, halaber, errespetua eta pribatutasuna eskatzen ditu une honetan eraginpean dauden familientzat.

Tokian bertan jardun dute Udaltzaingoak, Ertzaintzak, suhiltzaileek eta osasun-zerbitzuek.