Muruetako Udala hasi da beharrean 2026ko jaiak sasoiz eta txarto ibili barik antolatzeko. Hori dala eta, herriko alkateak, Julen Karrion Lamikizek, bando bat atera dau auzotar guztiak deituz.
Bilera irekia egingo da herritarren artean ideiak batu eta jaiak guztien artean prestatzeko.
Martiaren 18an, eguaztena, arratsaldeko 20:00etan izango da eskolan.
Udaletik dei berezia egin dabe parte hartu gure daben auzotar guztiari.





