Ainhoa Urgoitia zuzendaria Mundakan egongo da Laburbira ekimenarekin

Mundakako Tribisarrospe Kultur Etxeak Laburbiraren saio bat hartuko dau martxoaren 20an, 19:00etan. Laburbira laburmetraien zirkuitu ibiltaria da, eta, urtez urte, euskaraz sortutako eta ekoitzitako lanen bilduma eskaintzen dautsie herritarrei.

Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak bultzatuta, ekimenak euskarazko zinema laburra zabaltzea eta jendeari hurbiltzea dauka helburu, hainbat herritan film labur sorta bat eroanez.

Ekimenak 23 edizio egin dauz aurten, eta Mundakara iritsiko da herriko aste kulturalaren testuinguruan.

Saioan zehar honako lan hauek ikusi ahal izango dira:

• Olentzerori eskatu nion, Amaia San Sebastian Larzabalena
• Erreka zoko hortan, Ekaitz Bertizena
• Fishy, de June Asua Olabarria
• A-Maniki, Elixabet Nuñezena
• Geratzen den hori, Aitor Gametxo Zabalarena
• Orain zer?, Ainhoa Urgoitia
• Hotzikara, Ane Cuestarena

Saioak gainera Ainhoa Urgoitia zuzendariaren bisitarekin kontatuko dau. “Orain zer?” laburmetraiaren zuzendariak bere esperientzia eta sormen prozesuari buruzko hausnarketak partekatuko dauz proiekzioen ondoren egingo den solasaldian.

Mundakako Udalak animatzen dauz herritarrak proiekzio honetara joan eta euskarazko zineaz gozatzera, giro kultural eta parte-hartzailean.