Morgako Udalak etxebizitza eskuragarri eta kooperatiboen inguruko informazio-saio bat antolatu dau herritarrentzat.
Proiektu honen helburua Morgan modu desbardin baten biziteko aukera aztertzea da, lankidetzan oinarritutako eredu bati bidea emanez.
Saioa datorren martxoaren 27an, barikua, izango da arratsaldeko 18:30ean, Morgako Udaletxean. Parte hartu nahi dabenek helbide honetara idatzi behar dabe izena emoteko: udala@morga.eus.
Ekimen hau Morgako Udalak antolatu dau , Koobizitza, REAS Euskadi eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailarekin lankidetzan





