Ereñoko Udalak herriko zazpi hondakin-ontziren azpialdeak konpontzeko lanak egin dauz. Ontzi horreek hondatuta egozan, urteetako erabileragatik eta denporaren poderioz.
Egindako lanen artean, edukiontzien beheko aldeak, pedalak eta edegitzeko barrak barriztu dira, erabilera egokia eta segurtasuna bermatzeko asmoz.
Hondakinak batzeko zerbitzua mankomunidadeak emoten badau be, Udalak bere gain hartu du mantentze-lan hau. Helburua da ontziak ahalik eta egoerarik onenean egotea, herritarrek seguru erabili deiezan.
Gogoratu behar da edukiontzi horreek Udalaren jabetzakoak direla, eta beharrezkoak diren konponketak egiten jarraituko dauela, ondo dabiltzala ziurtatzeko eta ontzien bizitzea luzatzeko.





