Alakrana estropadaren hirugarren edizioa ospatuko da zapatuan

Zapatu honetan Alakrana estropadaren hirugarren edizioa ospatuko da Urdaibain.

Mundakako Arraun Taldeak antolatu dau proba, eta gizonezkoen senior mailako lau traineruk hartuko dabe parte. Bermeo, Mundaka, Elantxobe eta Zumaia dira, eta emakumezkoen proban Elantxobeko ontzia izango da protagonista bakarra.

Gizonezkoen traineruen txapelketa 17:55ean hasiko da, itsasgorarekin batera. Parte hartuko daben lau taldeak Muruetako ontziolaren inguruetatik abiatuko dira, 5.350 metro osatu eta Mundakako portuaren parean egongo den helmugara iristeko. Bestalde, emakumezkoen eta beteranoen ontziek Busturiako San Antonio hondartzaren aurrean hasiko dabe estropada, 3.350 metro estaltzeko.

Hamar tripulaziok hartuko dabe parte beteranoen lehiaketan: Mundaka B, Sestao, Aizburua, Plentzia, Iberia, Esteirana, Bilbo, Fortuna, Badok 13, Orio eta Mundaka A.