Bueltan dator Gernika-Lumoko ‘Ume bat, Arbola bat’ egitasmoa

Gernika-Lumoko Udalak barriro martxan ipini dau 94 arbola landatzeko ekimena, herrian jaiotako umeak omentzeko eta familien eta ingurumenaren arteko lotura sendotzeko.

Gernika-Lumon, jaiotza barri bakotzak bere aztarna izten dau lurrean. Udalak 2023an abiatu eban ‘Ume bat, Arbola bat’ egitasmoa bueltan da aurten be. Oraingoan 94 arbola landatuko dira, 2025eko martiaren 1etik 2026ko martiaren 1era bitartean herrian jaio dan ume bakotxeko bat. Hitzordua martiaren 28an izango da, eguardiko 12:00etan, Traman, ur-biltegi ondoan.

Eskutitz baten bidez Udalak  familiei jakinarazo deutsie, deialdiaren zehaztasunak eta arbola zenbakitu bat esleitzen jakela. Horrez gain, aurreko urteetan parte hartu ebanei be gonbidapena luzatu jake, euren arbolak zelan dagozan ikustera joan daitezen.

Proiektu hau jarraipena izateko asmoagaz jaio zan, jaiobarriei ondo etorria emoteko eta familiak keinu sinboliko baten inguruan batzeko. Lehenengo edizinoan 354 arbola landatu ziran (pandemia hasieratik 2023ko zezeilera arte jaiotako umeenak). Orduzkero, baso txiki hori hazten joan da belaunaldi barriekaz batera. Aurten, guztira 689 arbola egongo dira landatuta.