Foruko EAJ-PNVk herriko Joan Mari Torrealdai Kultur Etxea berritzeko proiektu estrategiko eta aitzindaria bultzatzea lortu dau. Ekimen hau SPHEERE egitasmoaren barruan dago eta Europar Batasunak aukeratutako hiru proiektu pilotuetako bat da. Honeri esker, Forua erreferentzia eta abangoardia bihurtuko da birgaitze energetikoan eta jasangarritasunean.Proiektu berritzaile honek 400.000 euro inguruko inbertsinoa ekarriko dau, Europako funtsen bidez ordainduta.
Lanak eraikina modernizatzera bideratuko dira: inguratzailea hobetuko da, eguzki-energia (fotovoltaikoa) integratuko dabe eta efizientzia handiko sistemak jarriko dabez, emisino bako eraikin bat lortzeko asmoagaz. Jeltzaleen esanetan, aukera hau urteetako kudeaketa ekonomiko arduratsuari esker heldu da, udalak zorrik ez daukala eta aurrezki maila handia duela azpimarratuz.
Era berean, proiektua herritarrakaz egindako partaidetza-prozesu baten emaitza dala gogoratu dabe, forutarrek euren ikuspegia emon ahal izan dabelako gune honen etorkizunari buruz. Halanda be, EAJ-PNVk deitoratu egin dau EH Bildu abstenitu egin dela udalerriarentzat hain garrantzitsua dan aukera honen aurrean.





