Datorren martiaren 27an Busturian Onintza Enbeita Maguregiren “Bizitza Baten Txatalak: andre bat lurrari emana’ libururaen aurkezpena egingo da, arratsaldeko 18:00etan Busturiko Liburutegian.
Liburu honetan Onintza Enbeitak Feli Madariaren bizitza jasotzen dau. Hamabi gaineko eta hamabi azpiko izan ziren Feli Madariagaren arreoa. Horreek hartuta joan zen Baldatikatik Muxikako Igertu baserrira.
Hortik aurrera bizitza ederra eraiki eban Julian Gabikaetxebarria senarrarekin eta bien artean izan ebezan hiru alabekin. Laurogeita hamar urtetik gora, oraindik ere hezurrek izten dautsienean jorran egitera joaten da ortura. Baserriko lana gogorra ei da, baina lurrak bizitzeko behar izan dauen guztia eman dautso Feliri. “Gure amamen, birramamen edo gure amen bizimodua kontatzen da hamen andre baten ahotan. Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe” azaldu dau idazleak.





