Aste Santuan teknologia udalekuak egongo dira Gernika-Lumon ume eta gazteentzat

Gernika-Lumoko Kultur Etxeak programazino eta robotika tailerrak hartuko dauz apirilaren 7tik 10era, 6 eta 14 urte bitarteko partaideentzat.

Gernika-Lumoko Aste Santuko egitarauak teknologia ardatz daukan proposamen bat dakar aurten. Camp Tecnológico delakoak programazino eta robotika tailerrak eskainiko dauz apirilaren 7tik 10era bitartean. Ekintza hau 6 eta 14 urte arteko ume eta gazteei zuzenduta dago eta plaza mugatuak egongo dira.

Jarduera Kultur Etxean (Foru Plaza, 2) izango da, goizeko 09:00etatik 14:00etara. Urdaibai-Busturialdeko familiei zuzenduta dago, oporraldian hezkuntza-aukera desbardin bat bilatzen dabenentzat.

Udaleku honek teknologia barrietara hurbilketa praktikoa proposatzen dau. Tailerretan, partaideek robotika eta programazinoagaz lotutako edukiak landuko ditue, ikasketa eta aisialdia buztartuz.

Mota honetako ekimenek gaitasun digitalak sustatu gura ditue txikitatik, sormena, logika eta arazoak konpontzeko trebetasuna landuz, betiere talde bakoitzaren adinera egokitutako ingurune baten.

Udalekuaren prezioa 130 eurokoa da. Interesa dabenek informazino gehiago jaso edo izena emon leikie 686 510 900 telefono zenbakira deituta edo info@camptecnologico.com helbidera idatzita.