Ereñoko Udalak, Turismo Urdaibairekin elkarlanean, “Ereño Behatokia: Arte eta Naturaren Bisita Artistiko Gidatua” izeneko jarduera antolatu dau. Proposamen honen bidez, udalerriko natura eta kultura-ondarea ikuspegi artistiko batetik ezagutzeko aukera izango da.
Ekimenaren barruan, Ereñoko Museora eta udalerriko harrobietan kokatutako Arte eta Naturarekin lotutako obretara bisita artistiko gidatua egingo da. Bisitan, proiektuaren egileek beraiek emango dabez azalpenak: Rober Garay eta Alberto Palomera,LePatafisic Cabinet kolektiboko kideak biak.
Ibilbidean zehar, parte-hartzaileek obren sormen-prozesua bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dabe, baita artearen, paisaiaren eta natura-ondarearen arteko harremana ulertzeko ere, Ereñoko harrobi zaharrak bezalako ingurune berezian.
Hiru saio: apirilaren 2an eta 4an
Jarduera hiru saiotan egingo da, apirilaren 2an (11:30etan eta 17:00etan) eta 4an (12:00etan), eta horri esker, interesa daukienek parte hartzeko aukera desberdinak izango dabez.
Parte-hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena emotea beharrezkoa izango da, plaza kopurua mugatua baita. Interesa daukienentzat informazio guztia Turismo Urdaibairen webgunean kontsultatu ahal dabe. Izen-emateak ere esteka honen bitartez egin behar dira.
Ereñoko Udalak jarduera honetan parte hartzera animatu nahi dauz udalerriko bizilagunak, aukera paregabea eskaintzen dauelako tokiko ondarea ikuspegi artistiko batetik ezagutzeko eta Ereñoko ingurune naturalaren balioa azpimarratzeko.





