Uda betean beroari aurre egiteko zein naturaz gozatzeko plan hoberik ez dago. Iazko etenaldiaren ostean, Busturiako BBK Klima parkeak berriro zabalduko dauz bere igerilekuak abuztu osoan zehar. Familiei zein gazteei zuzendutako aisialdi irisgarri eta jasangarria berreskuratuz, Busturialdeko udako elkargune nagusietako bat bihurtuko da berriz be parkea.
Musika eta zinema izarren azpian: Abuztuko egitarau berezia
Uretako freskuraz gain, BBK Klimak ezagutarazi dauz kulturaz gozatzeko antolatu dauzen bi data nagusi:
-
Abuztuak 2 (Klima Zuzenean): Bermeoko Addar rock taldeak formatu akustiko goxo eta hurbila eskainiko dau parkean bertan, arratsalde-gauaz gozatzeko.
-
Abuztuak 9 (Klima Zinema): Aire zabaleko zinema saioa egongo da familia guztiarentzat, Robots filma euskaraz proiektatuz izarren azpian.
Sarrerak eta informazio gehiago eskuratzeko, BBK Klimaren webgune ofizialean kontsultatu ahal da.



