Mundakako J.M. Etxeita Udal Liburutegiak goizez bakarrik zabalduko dauz ateak martxoaren 30etik apirilaren 10era arte, eta jaiegunetan itxita egongo da.
Aste Santuko oporrak dirala eta, liburutegiak bere ordutegia egokituko dau datorren asteetan. Zerbitzua erabiltzaileen beharretara moldatuko da, baina oporraldiari lotutako aldaketekaz.
Honakoa izango da ordutegia:
Zabalik: Goizeko 10:00etatik 14:00etara, martxoaren 30etik apirilaren 10era bitartean.
Itxita: Apirilaren 2tik 6ra bitartean (Aste Santuko jaiegunetan), liburutegia itxita egongo da.
Udalak gogorarazi gura dautsie herritarrei epe horretan maileguak hartu edo ikastera joateko asmoa badaukie, ordutegi barri hau kontuan hartzeko.





