Sestaoko uretan lehiatutako txapelketatik kimu mailako kategoria mistoko eta emakumezkoen zein gizonezkoen kadete mailako banderak lortu ebezan Mundaka Arraun Taldeak. Bermeok bigarren geratu zen gizonezkoen absolutu mailako proba.
Indarrez eta sasoiko dagozala erakutsiz, Mundakako mutilek eta neskek itzelezko lana egin eben estropadan, eta pozik egoteko moduko emoitzak ekarri dabez herrira. Lehen aldiz hiru bandera eskuratu ebiezelako Bizkaiko txapelketan: kimu mailako kategoria mistoko eta emakumezkoen zein gizonezkoen kadete mailakoa.
Datorren asteburuan Euskadiko txapelketa jokatuko da Sestaoko uretan.





