Bermeoko Hegaluze Sarirako hautagaiak proposatzeko epea zabalik dago

XXXII. Arrain Azokaren barruan banatuko dan XXIX. Hegaluze Sarirako hautagaiak proposatzeko epea zabaldu da.

Hegaluze Sariak ekintza puntual bat edo ibilbide profesional oso bat saritzen dau, eta Bermeoren izena zabaldu eta goratu dabenari edota herriaren alde lan egin dabenari emoten jako. Saria pertsona batek, erakunde batek, elkarte batek, enpresa batek edota proiektu batek jaso leike; gainera, proposamenen artean arlo guztietako ekintzak aurkeztu ahal dira: kirola, enpresa, kultura, gizartea, ekonomia…

Irabazlea Arrain Azoka Elkarteak aukeratuko dau. Hautagai baten aldeko proposamen asko badagoz, bat bera balitz legez hartuko litzateke, bozketarik egin barik. Proposamena aurkeztu gura dabenek orri baten idatzi beharko dabe aukeratutakoaren datuak eta zergaitik aukeratu daben. Proposamenak aurkezteko bi modu dagoz: Bermeoko Udal Turismo Bulegora joanda edota turismoa@bermeo.eus posta elektronikora idatzita.

Hautagaiak proposatzeko azken eguna apirilaren 19a (domekea) izango da. Gero, XXIX. Hegaluze Saria maiatzaren 22an emongo da, urtero legez, Arrain Azokaren inaugurazino ekitaldiaren barruan.