Bermeoko Udalak herriko ume eta gaztetxoentzako (6 urtetik 11 urtera bitartekoentzat) egitarau abartsa prestatu dau apirileko asteburuetarako.
Ekintza guztiak bariku eta zapatuetan izango dira, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara bitartean. Hilabeteko egitaraua apirilaren 10ean, barikuan, hasiko da “Gimkana” dibertigarri batekin.
Hurrengo egunean, apirilaren 11n (zapatua), mahai-jokoen txanda izango da, bertaratzen direnek elkarrekin jolasteko aukera izan dezaten. Hurrengo asteburuan, eskulanak izango dira protagonista:
apirilaren 17an eta 18an oihalezko panpina bat egiten ikasteko tailerra egongo da.
Hilaren amaierara begira, apirilaren 24an buztin tailerra antolatu dabe, gaztetxoek euren sormena lantzeko. Bukatzeko, apirilaren 25ean, zapatuan, marrazki lehiaketa berezi bat egingo dabe Goiko Plazan. Udalak herriko ume guztiak gonbidatzen dauz ekintza hauetan parte hartzera eta asteburuetan ondo pasatzera.





