Mundakako J.M. Etxeita Udal Liburutegiak ekitaldi interesgarriz beteriko egitaraua prestatu dau apirilerako.
Hilabete osoan zehar, haur eta gaztetxoentzako liburu barriak egongo dira ikusgai, irakurtzeko eta maileguan eroateko prest. Hilaren erdialdera, apirilaren 16an, Irakurketa Kluba bilduko da Jon Gerediagaren “Zeru-lurren liburua” lantzeko; saio berezi honetara idazlea bera etorriko da eta gidari lanetan Miren Billelabeitia arituko da.
Geroago, apirilaren 22an, liburu aurkezpen bat egongo da liburutegian bertan, arratsaldeko 18:30ean; Jon Kortazarrek “Gabriel Aresti: Poesia eta Gizartea” lana aurkeztuko dau. Amaitzeko, apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko dabe “Liburu bat, gomendio bat” lelopean. Udalak eta liburutegiak herritar guztiak gonbidatzen ditue ekintza hauetan parte hartzera.





