Bermeoko Udalak martxan ipini dau Aritzatxuko kantinea eta komunak kudeatzeko lizitazioa

Bermeoko Udalak martxan ipini dau Aritzatxuko kantinea eta komunak kudeatzeko emakida administratiboa esleitzeko deialdia. Gaurtik aurrera aurkeztu leikez proposamenak, eta maiatzaren 4a izango da horretarako azken eguna; eskabideak Berhaz bulegoan edo udaleko kontratatzailearen profilean egin behar dira.

Emakidea lehiaketa bidez esleituko da, eta hainbat irizpide hartuko dira kontuan ustiapena kalidade-prezio onenean egin daiten: alde batetik, eskaintza ekonomikoa baloratuko da (gutxienez 300 eurokoa izan behar dauena), eta, bestetik, lokalen mantenurako eta garbiketarako plana, hondartzea dinamizetako proiektua eta inguruarekiko errespetua be aztertuko dira.

Emakideak urtebeteko iraupena izango dau, eta bi aldi hartuko ditu barnean: 2026ko ekainaren 1etik irailaren 30era artekoa, eta 2027ko martxoaren 20tik apirilaren 4ra bitartekoa (Aste Santua).
Aritzatxuko instalazinoei jagokeenez, kantineak 12 metro koadro daukaz, komun bakotxak 6 metro koadro, eta terrazak 30 metro koadroko azalerea dauka. Informazino guztia Bermeoko Udalaren webgunean dago ikusgai.