Oztopo-lasterketeak, munduko txapelketarako puntuagarria danak, X. urteurrena ospatuko dau datorren apirilaren 19an.
Guerreros Desafioa bere denboraldirik berezienari ekingo deutso —lasterketearen X. urteurrenari jagokonari, hain zuzen be— Gernika-Lumon. Datorren domekan izango da, eta ekitaldi gogoraerraz horretan 2.000 korrikalari inguruk emon dabe izena orain arte, Euskadi osotik eta urrunagoko tokietatik etorritakoak, hala nola Andaluzia, Valentzia edota Bartzelonatik.
Goizeko 9etatik arratsaldeko 4ak aldera arte, herri bizkaitarrak maila guztietako atletak hartuko dauz, berritasun handiz eta erronka barriz betetako desafioa amaitzeko gertu.
Txapelketa hau OCR World Championshiperako puntuagarria da eta bi distantzia eukiko dauz: 6 km-koa eta 10 km-koa. Ibilbideak Gernika-Lumoko toki esanguratsuenetako batzuk zeharkatuko dauz, eta parte-hartzaileek hogei mega-oztopo baino gehiagori —Jungle, Goliat 2.0, Zombie attack…— aurre egin beharko deutsie. Proba honek korrikalarien indarra, erresistentzia eta trebezia neurtuko dauz, baina baita alkartasuna, tolerantzia eta elkarren arteko laguntzea be.
Elite mailako saioan, seik bakarrik —3 emakumezko eta 3 gizonezko— lortuko dabe podiumera igotea. Sari-banaketa eguerdiko ordu batetan (13:00) izango da Santa Anako aparkalekuan.
Euskadiz gan, 2026. urte honetan Guerreros Desafioa Bartzelonan (maiatzak 24), Valentzian (ekainak 21), Madrilen (irailak 27) eta Malagan (urriak 27) be egongo da.
Dortsalak erosteko aukerea zabalik egongo da ekitaldiaren egunera arte www.desafiodeguerreros.es webgunearen bitartez.





