Datorren apirilaren 15ean, Gautegiz Arteagako herritarrek NANa (DNIa) edota pasaportea berritzeko aukerea edukiko dabe herritik urten barik. Unitate mugikorra udalerri honetara etorriko da tramiteak bertan egiteko.
Zerbitzu hau erabili gura dabenek, ezinbestekoa dabe aurretiaz ordua hartzea. Horretarako, Udaletxera deitu behar da lehenbailehen:
Telefonoa: 94 625 29 53
Eguna: Apirilak 15
Gogoratu agiriak iraungita daukazuenok edo berritu beharra daukazuenok aukera ederra dala hau, Bilbora edo Basaurira joan-etorria aurrezteko. Ez itxi azken momenturako!





