Gernika-Lumoko 2026ko azoka berezien egutegia zehaztuta dago

Gernika-Lumoko 2026ko azoka berezien egutegia zehaztuta dago dagoeneko. Herriko bizitasunaren ikur dan ekimen honek bertoko produktua, gastronomia eta ohiturak buztartuko dauz aurten be. Egitaraua ekainetik abendura arte luzatuko da, hilean-hilean hitzordu garrantzitsuak eskainiz.

Azoken egutegia ekainaren 6an hasiko da, Urdaibaiko Txakolinaren Egunagaz. Bertan, Bizkaiko Txakolina jatorri-izendapeneko edaria dastatzeko aukerea egongo da. Hortik aurrera, egiturea antzekoa izango da saio guztietan: ortuariak, artisautza postuak eta familia osoarentzako ekintzak.

Uda sasoian be ez da girorik faltako:

  • Uztailaren 4an: Gernikako Piperraren Eguna, inguruko produkturik ezagunenetakoa protagonista dala.
  • Abuztuaren 1ean: Arabako Errioxako ardaoa eta bakailaoa buztartuko dira.
  • Irailaren 5ean: Bizkaiko untxia eta sagardaoaren txandea izango da.

Urria, hilabete nagusia

Urria izango da, urtero lez, hilabeterik jentetsuena. Urriaren 3an Sukalki Eguna ospatuko da, Urriko Lehenengo Astelehenaren atari moduan. Hurrengo bi egunetan (urriaren 4an eta 5ean), Euskal Herriko Pirinioetako Arrazako Behi-azienden XXXIX. Txapelketa egingo da, makineria eta baserriko produktuen erakusketagaz batera.

Azkenik, urriaren 26an, Urriko Azken Astelehenak hartuko dau herria; Eusko Labeldun produktuak, txapelketak eta giro itzela ez dira faltako.

Urtea amaitzeko:

  • Azaroaren 7an: Gernikako Indabaren Eguna.
  • Abenduaren 5ean: Karakol Eguna.
  • Abenduaren 20an: Euskal Herriko XLIX. Karakol Txapelketa, dastaketa eta lehiaketeagaz.

Izena emotea

Azoketan parte hartu gura daben ekoizle eta merkatariek maiatzaren 15era arte daukate izena emoteko aukerea. Eskaerak udalaren webgunean (www.gernika-lumo.eus) egin daitekez.