Busturialdeko ikasleen familientzako orientazino jardunaldia antolatu dabe Bermeon

Seme-alaben etorkizun profesionala aukeratzen laguntzeko asmoagaz, orientazino jardunaldi berezia egingo da datorren apirilaren 18an, zapatua, Bermeoko Artza frontoian.

Goizeko 10:30etik 14:00etara bitartean, Busturialdeko batxilergoko ikasleen familiek prestakuntza-eskaintza osoa ezagutzeko aukerea izango dabe, bai unibersidadeko ikasketena zein Lanbide Heziketarena ere. Saio honetan, irteera profesionalak eta aholku praktikoak emongo dira, gazteek bide egokiena aukeratu daien.

Ekitaldi hau Gaztedi Busturialdeak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta eskualdeko udalek eta erakundeek (Bermeo, Gernika-Lumo eta Urremendi) sustatu dabe. Informazino gehiago gura dabenek www.gaztedibusturialdea.eus webgunean begiratu leikie edo 946 179 158, 946 257 609 eta 946 270 215 telefono zenbakietara deitu.