Mundakako Udalak Mundaka Lagunkoia ekimenaren aurkezpen irekia antolatu dau datorren astelehenerako, apirilak 20. Saioa arratsaldeko 18:00etan izango da, “Gaur dala Bihar” jubilatuen etxean.
Aurkezpen honetan, bi gai nagusi aztertuko dira. Alde batetik 2026rako egitasmoak: Urtean zehar “Mundaka Lagunkoia” programaren barruan egingo diran ekintza eta pausoen barri emongo da. Eta bestetik zuzendaritza barria: “Gaur dala Bihar” elkarteak daukan zuzendaritza talde barria ezagutaraziko da.
Ekimen honen helburu nagusia Mundaka herri atseginagoa, lagunkoiagoa eta irisgarriagoa bihurtzea da pertsona guztientzat. Horretarako, ezinbestekotzat jotzen dabe herritarren ideiak entzutea eta denon artean herria hobetzeko lan egitea.
Udaletik eta elkartetik mundakar guztiak animatzen dabe parte hartzera.





