Bermeoko Udalak, urtero legez, martxan jarri dau herriko teilatuetan itsas txorien habiak kentzeko eta izurriteak kontrolatzeko kanpaina barria.
Bando baten bidez jakinarazi denez, ekimen honen helburu nagusia itsas txoriek herrigunean sortu leikien traba eta zikinkeriak ekiditea da, osasun eta garbitasun neurriak betez.
Horregatik, udalak dei egiten deutse herritarrei euren etxeetako teilatuetan edo eraikinetan habiaren bat ikusten badabe, lehenbailehen abisua emoteko. Horretarako, 010 telefono zenbakia jarri dabe herritarren eskura, udal zerbitzuak hara joan eta habia horreek modu egokian kendu daitezan. Zerbitzu hau doakoa da eta herritarren laguntzea ezinbestekoa dala azpimarratu dau udalak, kanpainak eraginkortasuna izan daian eta herriko kale zein eraikinak egoera onean mantendu daitezan.





