Gernika-Lumoko haurreskoletan izena emoteko epea zabalik

Apirilaren 13tik maiatzaren 4ra zabalik dago Gernika-Lumoko haurreskoletan izena emoteko epea, baina plaza hutsik egon ezkero, hilean behin ume barriak hartzeko aukerea mantenduko dau.

Datorren ikasturterako plangintza martxan dago Allende Salazar eta Barrutiako haurreskoletan. Udalak jakinarazi dauenez, izena emoteko epea maiatzaren 4an amaituko da, eta eskaerak bide bi erabilita egin daitezke: telematikoki (internetez) edo aurrez aurre, zentroetara junda.

Udal administrazinoak eskaera gehienak epe zehatz horretan batu gura dabezan arren, ateak zabalik utziko ditu urte osoan zehar. Sistema honek malgutasuna eskaintzen deutse familiei; izan be, plaza libreak egon ezkero, hilean behin onarpen barriak egiteko aukerea egongo da ikasturteak iraun bitartean.