Txakoli Eguna eta 25. Azoka ospatuko dira domekan Morgan

Datorren apirilaren 26an, Morgan jai giroa izango da nagusi Txakoli Eguna eta 25. Azoka ospatuko direlako.

Urtero legez, Bizkaiko txakolinik onenak dastatzeko aukera paregabea egongo da, lurraldeko produktuak eta artisautza ezagutzeagaz batera. Azoka honetan, nekazal produktu freskoak eta artisauen lanak izango dira ikusgai eta salgai, herriko plazan giro ederra sortuz. Umeek be izango dabe zertaz gozatu, eurentzako puzgarriak ipiniko dituztelako 12:00etatik 14:00etara.

Morgako Udalak, Urremendi Landa Garapen Alkarteagaz, BBK-gaz eta Bizkaiko Txakolinagaz batera antolatutako ekitaldi honek, tradizioa eta jaia buztartuko dauz domeka osoan zehar.