Gernikako taekwondistak nagusi Benidormeko Kopan, 32 domina eskuratuta

Gernikako taekwondistak nagusi Benidormeko Kopan, 32 domina eskuratu dabez. Kirol munduan herriak daukan maila itzela erakutsi dabe beste behin be, oraingoan Benidormeko Kopan. TAE Gernika Taekwondo Klubeko kirolariak izan dira protagonista nagusiak, lehiaketa horretan 32 domina ikaragarri lortu ostean.

Gernikako taldea erabat nagusitu zen borrokaldietan, euren maila tekniko eta fisikoagaz aurkariak harrituta itxita. Borroketan erakutsitako talentua eta indarra izugarriak izan dira, eta argi geratu da klubak egiten dauen lana fruituak emoten ari dela. Gazte honek harrotasunez bete dabe herria, erakutsitako kemenagaz eta lortutako emaitzakaz.