Gorbea Oinez abentura, bost eguneko plan berezia Busturialdeko gazteentzat

Urremendi Landa Garapen elkarteak aukera bikaina ipini dau mahai ganean Busturialdeko gazteentzat: Gorbea Oinez abentura.

Ekainaren 22tik 26ra bitartean, 13 eta 15 urte arteko gazteek bost eguneko egonaldia gozatu ahal izango dabe Gorbeako Parke Naturalean, natura eta esperientzia ahaztezinak buztartuz.Gidari lanetan Lur Uribarren ibiliko da, eta egitarauak ekintza potoloak batzen dauz, hala nola espeleologia, kobazuloen esplorazioa eta orientazio jolasak.

Prezioaren barruan (190€ proiektuko herrietan erroldatuta dagozanentzat eta 390€ besteentzat) gauza asko sartzen dira: autobusa Busturialdetik, ostatua, mantenua, aseguruak eta gida-zerbitzuak.

Plazak mugatuak diranez, interesa daukienek maiatzaren 8ra arte daukie izena emoteko aukera. Plaza baino lagun gehiagok emonez gero izena, zozketa egingo da. Informazio gehiago gura dauenak 656 766 298 telefonora (WhatsApp bidez) idatzi leike edo gazteria@urremendi.eus helbidera mezua bialdu.