Busturiako Udalak publikoki autortu eta balioetsi egin dauz BUSTURIA UR ZELAIren lorpenak, kirolaren benetako balioak emoitzak gainditzen dauzala erakutsi dauzelako. Busturiako futbol taldeak, kirol lehiaketaren arrakastaz gain, konpromisoaren, laguntasunaren eta hazkunde personalaren erreferente gisa sendotzea lortu dauz.
“Gune nagusiak kirol-eliteetan zentratzen diran testuinguru batean, jokalari guztien ahalegina, iraunkortasuna eta konpromisoa autortu gura doguz, baita zuzendaritzaren kudeaketa- eta dedikazino-lan bikaina be, garaipenak baino askoz gehiago lortu dozuezalako. Zuen lana harro egoteko modukoa da udalerri osoarentzat, kirol-arrakastakaitik eta laguntasuna, gainditzea eta herrian sustraitzea sustatzen dauzalako, eta, aldi berean, gure gizarte- eta kirol-ehuna indartzen dauelako “, dino Aitor Aretxaga Telletxeak, Busturiako alkateak.
Busturia Ur Zelai klubak, kirol pasinoa ikasketekin, lanagaz eta familiako erantzukizunekin uztartzen daben jokalari eta zuzendariek osotuak, baliabide mugatuen berezko zailtasunei aurre egiten jakin dau. Bere ibilpidea etenbako ahaleginaren, diziplinaren eta ilusinoaren isla garbia da.
Kirol lorpenetatik haratago, Busturia Ur Zelaik lotura sozialak indartu dauz udalerrian, eta bizilagunentzako topagune bihurtu da. Partidu bakotxa aukera bat izan da kolektiboki partekatzeko, laguntzeko eta ospatzeko, Busturiaren ezaugarri dan kidetasun eta kohesino sozialaren zentzuna indartuz.
Zentzun horretan, kirola pertsonen garapen integralerako tresna gisa berresten da. Errespetua, erantzukizuna eta talde-lana lako balioak sustatzen dauz, eta, aldi berean, ondoizate fisiko eta emozinonalari laguntzen deutso. Gainera, belaunaldi gazteenek Busturia Ur Zelai kirolariengan eredu hur eta eskuragarria aurkitzen dabe.
Udalak publikoki aitortu gure dau talde hau bere dedikazinoagatik eta gure herriaren balioak harrotasunez ordezkatzeagaitik. Horren adibideak erakusten dau, tituluez haratago, benetako garaipena egindako bidean eta inguruan uzten daben inpaktu positiboan datzala.





