Hainbat ekitaldi hunkigarriak euki doguz asteburu honetan bonbarkaketaren 89. urteurrenean.
- José Labauria alkateari omenaldia.
- Gudariak omentzeko ekitaldi instituzionala.
- “Giza Eskubideen aldeko sormena: Kartel Politikoak” erakusketaren inaugurazio ofiziala Elai Alai aretoan.
- San Juan Ibarra plazan “Memoria Demokratikoaren Lekua” eskulturaren inaugurazioa.
- George L. Steer kazetariari omenaldia.
- Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak aktibatu eban Gernika Batzordearen sirena, Gernikako bonbardaketaren 89.urteurrenean
- Gernika-Lumo nazioarteko erreferentea da bakearen eta bizikidetzaren defentsan, Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko 2026ko Gernika Sarien XXI. edizio.
Edizio honetan, gatazka-testuinguruetan elkarrizketaren eta ekintza humanitarioaren balioa irudikatzen daben bi ekimeni eman jako aintzatespena: Global Sumud Flotillari, Gazari laguntza humanitarioa emateko eta giza eskubideak defendatzeko erakutsitako konpromisoagatik, eta Armeniaren eta Azerbaiyanen arteko bake-akordioari, gatazkak bide diplomatikoaren bidez modu baketsuan konpontzeko adibide izateagatik. - Bonbardaketatik bizirik atera ziren pertsonekin egindako bazkaria Jai Alai frontoian
- Oroitzapena bizirik duten pertsonei aitorpena egiteko, entzuteko eta laguntzeko unea uso zuriak askatuz
- Zallo hilerrian bonbardaketan hildako pertsonen omenez ohiko lore-eskaintza
- Kandelen manifestazioa, Gernika Batzordeak antolaturik.
Argazkiak: Gernika-Lumoko Udala/Guernica Gernikara









































