Arkumea edota bildotsa saltsan patatekin

Osagaiak

> 1,5 kg arkume (umerria edo bildotsa), atal ertainetan zatitua

> 5 piper txorizero, litro eta erdi ur epelean bi orduz beratuak

> 3 baratxuri ale, pikatuak

> 2 tipulin handi, pikatuak

> 10 koilarakada tomate saltsa

> 5 patata eder, pobreen moduan zatituak

> Oliba olioa

> Gatza

Errezeta

Gatza emon eta, kazola zabal batean, alde guztietatik gorrituko doguz arkume zatiak, koilrakada pare bat oliba olioarekin. Txigortu ondoren, plater batean gordeko doguz geroko.

Kazola berean, koipe soberakina erretiratu eta gero, erantsiko doguz tipulina eta baratxuriak: gatz apur bat emon eta biraka erabiliko doguz barazkiak su eztian,15 bat minutuan. Arkume zatiak dagoeneko txigortuak erantsiko doguz ondoren, jarioan emango zuen zukuarekin batera eta, biraka erabili eta gero, erantsiko doguz tomate saltsa, piper txorizeroen mamia eta piperrak beratzen egon den salda zorrotada bat. Estali eta gutxienez ordubetean edukiko dogu guztia su ezti-eztian gozatzen. Lehortzen ari dela somatzen badogu, gehiago erantsiko dogu piper txorizeroak beratu diren saldatik, haragia xamur dagoela ikusi arte.

Arkume-saltsa egin baino 20 minutu lehenago erantsiko doguz patatak, pobreen moduan zatituak, eta gatz apur bat. Egosten utziko dogu dena su ezti-eztian, patata zatiak lehertu gabe osorik iraun dezaten. Zatire bat desegin egingo da eta haren laguntzaz are lodiagoa izango da saltsa. Ezinbestekoa da hori, eta ongi etorria. Mamitsu behar du arkumeak eta zatiak busti behar ditu saltsak. Bukaeran, gatz apur bat emon hala izango dogu gainetik, hala behar duela somatzen badogu.