Bermeoko emakume nagusien bizipenak, argazkiak eta oroitzapenak protagonista bihurtuko dira datorren barikuan, ekainaren 26an. Herriko Berdintasun Sailak, ELLAS elkartearekin elkarlanean, azken hilabeteotan landutako parte-hartze prozesu polit baten emaitzak aurkeztuko dauz jendaurrean. Helburua da nagusien ekarpenak eta ahotsak erdigunean jartzea eta herriko historia emakumeen begiradatik berrirakurtzea.
Ekitaldia arratsalde-gauean izango da eta bi zati nagusi edukiko dauz, herritar guztiak parte hartzera gonbidatuta dagozelarik:
22:30ean – Memoria Ibilbidea (Taraskatik abiatuta): Prozesuan parte hartu duten emakumeekin batera ibilbide bat egingo da. Alde Zaharreko hainbat lokaletan jarritako biniloak ezagutzeko aukera egongo da; bertan, protagonistek emandako antzinako argazkiak eta irudiak ikusi ahal izango dira.
23:00etan – “Urdin Urdiñe” Ikus-entzunezkoa (Bekoportalen): Emakumeen testigantza eta bizipen hunkigarriak biltzen dabezan proiekzioa ikusi ahal izango da bertan.
Arantza Ormaza Tarantino, berdintasun zinegotziak azaldu dauenez “ekimen honek emakume nagusien memoria aitortzeko, beraieb ahotsak erdigunean jartzeko eta herriaren historia kontakizun zabalago eta partekatuago batetik berrirakurtzeko aukera ematen dau”.
Proiektu hau aurrera eroan ahal izateko, Udalak Euskara Sailaren laguntza ekonomikoa euki dau, baita herriko merkatari, jabe eta eragileen laguntza ezinbestekoa ere. Batez ere, euren altxorrak partekatu dabezan emakumeei eman nahi emon dautsiez eskerrak.



