Eleizaldeko eliza eta udal pilotaleku ingurua seguruagoa eta erosoagoa da gaurtik aurrera. Ereñoko Udalak bide-segurtasuna hobetzeko lanak amaitu dauz, herrian mugimendu handiena daukiezan gune baten oinezkoen eta ibilgailuen arteko bizikidetza hobetzeko asmoz.
Obra honeen inbertsio osoa 47.153,40 eurokoa izan da, eta aldaketa nagusiak txoko honetan nabaritzen dira. Alde batetik, kurba zuzendu dabe eta lehendik egoan kurbaren trazadura egokitu da, eta orain ikusgarritasun askoz hobea dago errepidean. Biziki lagunduko dau zirkulazio ordenatuagoa izaten.
Bestalde, oinezkoentzako hiru zebrapide goratu barri jarri dabez, autoek abiadura moteldu deien. Eta aparlakeuak barriztu dabez kautxu birziklatuzko tope itxurakoak jarriz autoen gurpiletarako, aparkatzea errazteko. Azkenik Firme zorua konpondu, margotu eta seinale bertikal barriak jarri dabez inguru osoan.
“Gure herritarren eguneroko beharrei erantzuten eta Ereñoko espazio publikoak hobetzen jarraitzen dogu. Interbentzio honekin segurtasuna handitzen dogu puntu erabili baten”, azaldu dau Ager Lejarreta Ereñoko alkateak.
Lan honekaz, herrigunea atseginagoa eta seguruagoa bihurtu da ereñarrontzat zein bertara hurbiltzen diran guztientzat.



