Gernika-Lumoko Astra eta Pasealekuko babeslekuak, inoiz baino biziago memoria gordetzeko

Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak bultzada bat emon deutso “Gernika 1937-04-26” Memoriaren Ibilbideari. 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketea gertutik bizi izan eben Astra eta Pasealekuko babeslekuak berritu dabez, hara doazenek sarraski hau gertutik sentitu eta ulertu deien. Guztira 11 puntu bisitagarri daukaz ibilbide honek, eta testu guztiak Xabier Irujo historialari ezagunak landu dauz.

Pasealekuko babeslekua: Ikus-entzunezko murgiltzailea 

Pasealekuko lurpeko babeslekuan ikus-entzunezko murgiltzaile bat ipini dabe, ama baten eta bere umeen begiradatik bonbardaketearen izugarrikeria kontatzen dauena. Ateak iraganeko izu hori eta gaur egungo bake nahia lotzen dabezan ikur bihurtzen dira bertan.

Astrako babeslekua: Gure nagusien ahotsak eta testigantzak 

Astran, ostera, protagonismoa bonbardaketatik bizirik urten eben bi herritarrena da: Sebastian Uria eta Maria Olabarria. Euren oroitzapenak entzun ahal dira barruan, eta euskara hutsezko lokuzioak egiteko luxuzko laguntzaileak egon dira: Kirmen Uribe idazlea eta Onintza Enbeita bertsolaria. Gaztelaniazko ahotsak Celes Pertika eta Mila Artetxe gernikarrenak dira.

Gainera, kanpoaldean 5 informazio-panel ipini dabez, babesleku honek herritarrak babesteko orduan izan eban garrantzia ezagutzeko.

Udalaren helburua argia da: memoria historikoa belaunaldi barriei transmititzea, betiere Gernikak munduari zabaltzen dion bake, erresilientzia eta bizikidetza mezuagaz.

Astra eta Pasealekuko babeslekuak bisitatzeko kontuna izan behar da Astra bisitatzeko aurretik hitzordua hartu behar dala derrigorrez

Informazioa eta erreserbak: Deitu Turist Bulegora 946 255 892 zenbakira. WhatsApp zerbitzua ere badago 646 347 553 zenbakira idatziz.