Gernika, Bermeo eta Mundakara helduko da odol-emote autobusa uztailean: hona hemen datak eta ordutegiak

Uztaila heldu da eta, oporrakaz batera, badakigu osasun zentroetan odol erreserbak mantentzea zein garrantzitsua izaten dan. Gure eskualdean beti erakutsi dogu elkartasun itzela, eta hile honetan be erraz-erraz daukagu bizitzak salbatzen laguntzeko aukera. Beste behin ere odol-emoileen autobusa Busturialdeko hiru herri nagusietatik pasatuko da.

Herriz herriko hitzorduak eta ordutegiak honako honeek izango dira gurean:

  • 📍 Gernika-Lumon: Bi txanda egongo dira Artekalea-Foru plazan. Lehenengoa uztailaren 6an, astelehena, eta bigarrena uztailaren 13an, astelehena. Bi egunetan ordutegi bera egongo da: goizez 09:30etik 14:00etara eta arratsaldez 16:30etik 21:00etara.

  • 📍 Bermeon: Autobusa uztailaren 24an, barikua, egongo da Lameran. Goizeko ordutegia 09:30etik 13:30era izango da, eta arratsaldekoa 16:30etik 20:30era.

  • 📍 Mundakan: Hilabetea amaitzeko, uztailaren 30ean, eguena, Talan egongo da busa, arratsaldez bakarrik, 16:30etik 20:30era.