Gure historia, gure sustraiak eta itsasoaz bestaldeko bizitzea bueltan datoz etxera. Mundakako Santa Katalina baselizak ateak zabalduko deutsoz “Basques in Australia” erakusketa bereziari. Gaur bertan, uztailak 1, hasi eta uztailaren 19ra arte, gure arbasoek Australiara egin eben bidaia eta hango bizimodua ezagutzeko aukera bikaina eukiko dogu ingurune ikaragarri baten.
Erakusketa honek emigratu eben euskaldunen pausoak jarraitzen dauz, argazki eta lekukotasun hunkigarrien bitartez, eta plan ezin hobea da gure historia hurbila balioan jartzeko zein belaunaldi barriei ezagutzera emoteko.
Plan kultural honen xehetasunei jagokienez, ateak zabalik egongo dira goizez 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 18:00etatik 20:00etara, eta garrantzitsuena dena, sartzea dohainik izango da herritar guztientzat.



