Bermeoko Arrantzale Museoak kapitalismo itsastarrari buruzko uda ikastaro berritzailea hartuko dau uztailaren 10ean

Bermeoko portuaren bihotzean, euskal itsas kulturaren epizentroan, mundu mailako ekonomiaren eta gure kostaldearen arteko loturak aztertuko dira aurten. Uztailaren 10ean, Bermeoko Arrantzale Museoak “Ekonomia Kritikoa Martxan IV: Kapitalismoa Munduko Itsasoetatik Euskal Portuetara” uda ikastaroa hartuko dau, UPV/EHUko Uda Ikastaroen (UIK) barruan. Formatutako saio honek azpiegitura estrategikoak, logistika globala eta gure portuen (Bermeo, Bilbo eta Pasaia) egoera ekologiko zein soziala aztertuko dauz ikuspegi kritiko batetik.

Unibertsitatea eta herria buztartzen dabezan esperientzia

Ikastaro honek berrikuntza handi bat dakar formatuan: unibertsitateko ikasgelak itzi eta Arrantzale Museora lekualdatzen da ekimena. Espazio honek euskal itsas ondarea eta tokiko memoria bizirik mantentzen ditu, eta testuinguru bikaina eskaintzen dau mundu mailako ikerketa kritikoak (logistika gatazkak, ekologia politikoa eta itsas kapitalismoa) bertoko errealidadeagaz konektatzeko.

Bermeon egiteak tokiko eragileen parte-hartzea errazten dau, unibertsitatearen eta lurraldearen arteko sinergia indartuz eta hausnarketa portuko eguneroko bizitzara hurbilduz.

Informazio gehiago hemen.