Osagaiak
> 250 g kuskus
> 250 ml ura irakiten/barazki salda irakiten
> 400 g latako garbantzu
> 1-2 koilarakada oliba olio
> 300 g kuiatxo xerratan
> 250 g feta gazta (xerra loditan)
Entsalada saltsarako:
> 125 ml oliba olio
> 3 koilarakada limoi zuku
> 2 koilarakada menda belar freskoa (txikitua)
Errezeta
Jarri kuskusa ontzi batean, bota irakiten dagoen ura (edo barazki salda) eta nahastu ondo sardexka batekin. Estali plater batekin eta utzi 4 minutuz.
Bitartean, entsalada saltsarako osagarri guztiak ontzi batean jarri eta ongi nahastu. Nahastu eta puskatu kuskusa sardexka batekin, gehitu garbantzuak eta entsalada saltsa erdia. Ongi nahastu eta zerbitzatzeko plater handi batean pilatu.
Berotu olioa zartagin handi batean eta frijitu kuiatxo xerrak su handian 2-3 minutuz urre kolore iluna hartu arte. Sukaldeko paperera pasa. Kuskus menditxoari gehitu kuiatxoa.
Zartagina lehorra badago, bota olio pixka bat gehiago eta berotu. Gero, bota feta xerrak eta frijitu 2-3 minutuz, noizean behin biraraziz, kurruskatsu eta marroi kolorea hartu arte. Gainerako saltsa bota. Zerbitzatu lehenbailehen.
Feta gazta erabli beharrekoan, oilasko bularra ere erebil dezakezu. Eta kuskusa erabili beharrekoan, arroza egosia ere bai.