Onintza Enbeita muxikarra izango da 2026ko Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria

Bilbok badauka datorren Aste Nagusian Marijaiaren ondoan protagonismo osoa izango daben bi emakumeak. Bilboko Jai Batzorde Mistoak Onintza Enbeita Maguregi bertsolari eta kazetari muxikarra aukeratu dau abuztuaren 22an Arriaga antzokiko balkoitik jaiei hasierea emango deutson pregoia irakurtzeko. Bere alboan, txupinera lanetan, Ainhoa Urrejola Soldevilla Kaixo konpartsako kidea arituko da, Bilboko Konpartsek izendatuta.

Izendapen honek oihartzun berezia dau Busturialdean, Onintza Enbeita Muxikan jaioa eta bertako auzokidea dalako. Eskualdeko bertsolari saga ezagun baten oinordekoa da muxikarra, eta ibbide oparoa dauka plazetan. Hain zuzen be, herrialdeko bertsogintzan mugarria ezarri eban 2018an, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi eban lehenengo emakumea bihurtu zanean. Muxikako bizilagunak lotura estua dauka Bilbogaz eta urteroko jaiakaz, bere esanetan, Aste Nagusia baita herri-jai guztien artean politena.