Gautegiz Arteagako Udalak liburutegiko zerbitzuak berritu eta saretu dauz

Gautegiz Arteagako Udalak amaitutzat jo dauz herriko liburutegia eraberritzeko eta liburu funtsak berregituratzeko azken hilabeteetan egin beharreko lanak. Ekimen honen helburu nagusia herritarrei zerbitzu erosoagoa, modernoagoa eta eraginkorragoa eskaintzea da, kultura eta irakurketa azpiegiturak herriko beharrizanei egokitzeko asmoz.

Eginiko aldaketa garrantzitsuenen artean, aipatzekoa da Gautegiz Arteagako liburutegia Euskadiko Liburutegi Publikoen Sarean integratuta dagoela erabat. Sistema honi esker, bertako erabiltzaileek sare osoko katalogo bateratua erabili ahal izango dabe. Horrek esan nahi dau arteagarrek aukera daukatela sarean dauden beste edozein herritako liburutegietako aleak eta dokumentuak eskatzeko, mailegu sistema birtualaren bidez, herritik urten barik kultur eskaintza zabalagoa eskura eukitzeko.

Zerbitzu berri hauen funtzionamendua eta mailegu sistema integralaren xehetasunak herritar guztien artean zabaltzeko, Gautegiz Arteagako Udalak formakuntza saio bereziak antolatuko dauz. Azalpen eta ikastaro hauek uda ostean eskainiko dira, herritarrek liburutegiak eskaintzen dabezan aukera eta abantaila guztiak modu egokian aprobetxatzen ikas dezaten. Laster argitaratuko dira saio honeen data zehatzak eta izena emoteko argibideak udal kanalen bidez.