Bermeok Seychelleetako ordezkaritza tekniko eta instituzionala hartu dau aste honetan, itsas eta arrantza arloko lankidetza estrategikoa sendotzeko asmoagaz. Bisita atzo hasi zan eta bihar arte luzatuko da. Tarte horretan, Seychelles Maritime Academyko eta Seychelleetako Gobernuko kideak herrian egongo dira prestakuntza, berrikuntza, ezagutzaren transferentzia eta garapen jasangarriaren inguruko esperientziak bertatik bertara ezagutzeko eta etorkizuneko lankidetza-aukerak bultzatzeko.
Bisita hau Bermeo Tuna World Capitalek antolatu dau, Garapen Jasangarrirako Atun-Hirien Aliantzaren esparruan sustatzen dauen nazioarteko lankidetza-ildoaren baitan.
Ekimen honen bitartez, atunaren balio-kateagaz loturea daben kostaldeko komunitateen arteko harremanak estutu nahi dira, mundu mailako erronka komunei indarrak batuta aurre egiteko.



