Gernikako piperrak hartuko dau zapatu honetan Azoka Plaza, eskualdeko produktu izarra goratzeko

Gernikako piperra izango da zapatu honetan Azoka Plazako protagonista nagusia. Goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:30era bitartean, Arratzu, Ajangiz eta Gernika-Lumoko sei ekoizlek euren uzta onenak eskainiko dabez, Bizkaiko gastronomian eta nekazaritzan erro sakonak dituen produktu enblematiko honi dedikatutako azokan.

Goizean zehar, hurbiltzen diran guztiek jatorrizko Gernikako piperragaz egindako pintxoak dastatzeko aukera izango dabe, Errioxako ardoakaz lagunduta. Gainera, azokeak hogei artisau eta baserritar baino gehiagoren parte-hartzea izango dau, eta sasoiko fruta eta barazkiak, sesteri eta zeramika piezak, eta tokiko beste produktu batzuk —hala nola eztia eta artisau-pateak— egongo dira salgai Azokan.

Egitaraua osotzeko, umeentzako jokoak egongo dira, familiek goizaz gozatu ahal izateko postuak ikusten dabezan bitartean. Azoka honegaz, Azoka Plazak tokiko produktuen erakustoki eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko topagune legez dauen zeregina indartzen dau, lehen sektorearen lana eta eskualdeko nekazaritza-tradizinoa balioan jarriz.