Uda sasoia bete-betean heldu da gure kostaldera eta, urtero legez, bisitari eta herritarrei zerbitzurik onena emoteko prest dago Mundakako Turismo Bulegoa. Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte, zentroak bere ateak zabalduko dauz ordutegi bereziagaz, herriko eta eskualdeko altxor guztiak ezagutzera etorriko direnei harrera egiteko.
Ordutegi barria asteartetik igandera izango da indarrean, 10:00etatik 14:00etara, bertan kultur ekitaldiak eta ibilbideak erakusteko zerbitzu pertsonalizatua eskainiko dau.
Udaletik eta turismo zerbitzutik argi daukie “gure kostaldeko bazterrak, olatu famatua eta herriko ondarea balioan ipintzeko aukera bikaina da uda sasoia” beraz bisitan datozen guztiei herriaz gozatzeko deia egin gura deutse, “gure txokorik onenak ezagutzeko prest” daukiela gogoratuz.
Informazio gehiago gura izanez gero, Mundakako Udalaren webgune ofizialean edota bulegoan bertan eskatu ahal da.



