Bizkaiko lokotx biltze txapelketa ospatuko da zapatuan Gautegiz Arteagan

Gautegiz-Arteagako Udalak kulturaz eta tradizinoz jositako egitaraua prestatu dau uztailerako, herritarrak eta inguruko bizilagunak herrian batzeko asmoagaz. Udako sasoia aprobetxatuta, adin guztietako jentearentzako ekintzak antolatu dabez, herriko gune desbardinak dinamizatzeko eta herriko kultur taldeei zein herri kirolei ikusgarritasuna emoteko.

Uda sasoiko programazinoa indartsu hasiko da uztailaren 11n, zapatuan, herriko frontoian jokatuko dan Bizkaiko lokotx biltze txapelketalagaz, eguerdiko hamabi Negroetan. Hurrengo egunean, uztailaren 12an, igandean, musika klasikoaren txanda izango da Andra Mari eleizan, iluntzeko zortzietan Urdaibaiko organoen kontzertu berezia eskainiko baita.

Astearteetako gauak ere bereziak izango dira herriko plazan, iluntzeko zortzietatik aurrera. Uztailaren 14an zinema saioagaz hasiko da zikloa, eta hilaren 21ean musika finduko da “BIKA” taldearen kontzertuagaz. Astearteetako eskaintza hau zapatuko da uztailaren 28an umore saio bategaz, bakarrizketen txanda izango baita gune berdinean.

Herriko jai nagusiek, Karmen egunei lotutakoek, garrantzi berezia daukie egitarauan. Uztailaren 16an, ostegunean, eguerdiko hamabietako meza nagusiagaz ospatuko da karmen eguna. Jai giroko ekitaldi nagusiak, ostera, uztailaren 19rako, iganderako, utzi dabez. Egun horretan, eguerdiko ordu bateko mezaren ostean, Artie dantza taldearen saioa eta Etxebarria aita-semeen trikitilari doinuak arduratuko dira herriko plaza girotzeaz eta jaiari indarra emoteko.