‘Boga’ telesailaren grabaketak Martiloko bainu gunea itxiko dau astelehenean

Bermeoko Martiloko bainu gunea itxita egongo da astelehen honetan, uztailak 13, goizaldeko 5:00etatik eguerdiko 14:00etara. Arrazoia? Telebistarako espainiar eta euskal ekoizpen handi baten filmaketa lanak. Hain zuzen be, Euskal Herrian filmatzen ari diran ‘Boga’ miniserie barriaren eszenak grabatuko dabez herrian, eta horrek eragina izango dau inguruko irisgarritasunean goiz osoan zehar.

Telesail barri hau Mikel Santiago idazle ezagunak (La última noche en Tremore Beach, Illumbe trilogia) eta Txemi Parra gidoilariak sortu dabe, eta Mikel Ruedak zuzenduko dauz fikzioa osatzen daben sei kapituluak. Grabaketak ekainaren 15ean hasi ziran Bizkaian eta Araban, eta laster ikusi ahal izango da Primeran plataforman, EITBren streaming zerbitzuan.

Plano a Plano Bilbao taldeak gidatutako proiektu honek Bermeoko Andra Mari eliza neoklasikoa be aukeratu dau kokaleku nagusitzat. Zinemaren magiari esker, elizako arkupe eder eta zabala telesaileko epaitegi bihurtuko da. Aktoreen artean, Iraia Elias, Mikel Losada eta Mikel Niso bezalako izen handiak ikusiko ditugu pantailan.

Udalak pazientzia eskatzen die herritarrei uztailaren 13ko goiz honetan sortu litezkeen eragozpenengaitik.